XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihotzak taupa taupa egiten eutson bildurraren bildurrez.

Mariño ospitaleko ohe baten egoan etzunda eta denpora gitxi zan itzartu zala.

Zer ete eukan?.

Zerk ekarri eban ospitalera?....

Bularreko eta hanketako mina sentitzen eban.

Apur apurka hasi zan altzetan lainoa, apur apurka bururatu jakon zelan joian automobil baten Olaizolagaz kamioi handi bat aurrean agertu jakenean, zelan egin eben bira eskoirantz eta zelan entzun eban danbada bat... eta gero ospitaleko gela ha....

Sabai zuriari begira geldi geldi egoala bihotzak oindino taupa taupa egiten eutson.

Eskuak libre eukozan.

Bularra barriz bendaz lotuta.

Hankak ezin ebazan mobidu.

, egin eban emakume baten bozak.

Orduan Olaizola ta zuriz jantzitako gaixozain bat sartu ziran gelan.

Mariño! Lagun zaharra! Esnatu al haiz?, itaundu eutson Olaizolak.

Bai, bai, itxartu naz.

Baiña zer dekot? Izterreko min handije sentitzen dot.

Zer dekot? Zer pase jat? min asko hartun dot?.

Soka batek tiratzen eutson oihetik polea baterantz zintzilik egoan pisu bategaz.

Iztar hezurra ausiya daukak.

Baina ez izan beldurrik, laixter sendatuko haiz.

Eztaukak inportantziko gauzik.

Egun gutxi barru irtengo haiz ospitaletik.

Zenbat denporarako na'u hemen lotuta?.

Luzarorako ez noski.